Emakumeak Indian
  • Home
  • Zer da
  • Eraman ezazu
  • Ezagutu India
  • Kolaboratu
  • Menu

Erakusketa hau ARn (Haundiagotutako Errealitatean) dago kodifikatuta

Deskarga ezazu Layar aplikazioa zure mugikor edo tabletean eta eskanea ezazu irudia Haundiagotutako Errealitatean dauden eduki gehigarriak ikusteko

 App Store-ren logoaGoogle Play-ren logoaBlackBerry World-en logoa
Exposición 1
Exposición 2
Exposición 3
Exposición 4

Zergatik erakusketa hau

Emakume indiarrakIndia suspertzen ari den herrialde garrantzitsutzat jotzen dugu gaur egun, ekonomia garatzen hasia delako. ALBOAN elkartean, gure ustez, garapena neurtzeko ezin dira soilik adierazle ekonomikoak erabili, adierazle horiek ez baitute jasotzen planeta honetan bizi den jende askoren errealitatea.
Historikoki, tradizio hinduan ukiezintzat hartutako pertsonen (dalit-en) eta Indiako zenbait estatutako indigenen (adivasi-en) egoera oso bestelakoa da oraindik ere, herrialde horretako gainerako gizarte-mailekin alderatuz gero. Gaur egun, pertsona horiek legez babestuta dauden arren, hezkuntza jasotzeko aukerarik ezaren eta kultura-sustraien ondorioz, pertsona horiek ezin dute bizitza publikoan parte hartu. Eta are gutxiago emakumeak badira; emakumeek diskriminazio bikoitza pairatzen dute: alde batetik, Indiako gizartean berezko tokirik ez duen gizarte-talde batekoak izateagatik eta, bestetik, emakume izateagatik, horrek guztiak dakartzan arazo guztiekin. Izan ere, Indian, emakumeak ez dira beren patuaren jabe ere.

ALBOAN elkartetik, eta Indiako Gujarat eta Tamil Nadu herrietan egindako lanaren bitartez, oro har, mundu osoko eta, bereziki, Indiako komunitate kalteberenen egoera nolakoa den badakigu eta horren berri emateko moduan gaude. Era berean, emakumeen eskubideen egoerarekin lotutako salaketak eta aldarrikapenak egiten dituzten pertsona eta taldeekin bat egiten dugu nazioarteko ekimenetan.

Zer dago

Erakusketa hau Haundiagotutako Errealitatearen (AR) ildotik diseinatu da; beraz, mugikorretarako aplikazio bat deskargatu eta adierazitako markadorea Mandala de AR eskaneatuz gero, erakusketan lantzen diren gaiak osatzeko eduki, informazio eta baliabide gehigarriak aurkituko dituzu.

Proiektuak

Icono de descarga Gujarat, Emakumeen HEZKUNTZA

Icono de descarga Gujarat, Emakumeen AHALDUNTZEA

Icono de descarga Tamil Nadu, PARTE-HARTZE sozial eta politikoa

Icono de descarga Tamil Nadu, Emakume alargunen ESKUBIDEAK

Kuboak eta objektuak

Icono de descarga 1 Kuboa - Sari-a

Icono de descarga 2 Kuboa - Ur-pitxerra

Icono de descarga 3 Kuboa - Aitzurra

Icono de descarga 4 Kuboa - Ekografia

Panelak

Icono de descarga Emakumeen desparekotasuna

Icono de descarga Euskadi eta Nafarroaren argazkia

Icono de descarga Pandita Ramabai

Icono de descarga Dalit emakumea eta tribala

Icono de descarga Vandana Shiva

Icono de descarga Sathi Mailamma

Emakumeak Indian,
garapen eragilea

Zure bizitza Indian erakusketaren bigarren zatia da hau; adivasi indigenen errealitatea eta Gujerat eskualdean heziketa jasotzeko aukerak aztertzen dira. Bigarren bertsio honetan, emakumeak herrialde horretan nola bizi diren azaldu nahi dugu, genero-ikuspegitik begiratuta betiere.

Erakusketa hau Haundiagotutako Errealitatearen (AR) ildotik diseinatu da; beraz, mugikorretarako aplikazio bat deskargatu eta adierazitako markadorea Mandala de AR  eskaneatuz gero, erakusketan lantzen diren gaiak osatzeko eduki, informazio eta baliabide gehigarriak aurkituko dituzu.

Pinterest Alboan

ALBOAN | Padre Lojendio 2-2ª | T+944151135
  • Facebook
  • Youtube
  • Linkedin
  • Twitter
Scroll to top